Areto futbola

Xotak Emakumezkoen Senior Mailako kopagatik borrokatuko du

Guaixe 2021ko mai. 26a, 12:30

Emakumezkoen Senior Mailako Kopa. 4. jardunaldia: Xota 3 – Gazte Berriak 1 / Xota B 0 – Azkoien 5

Asteburuan Emakumezkoen Senior Mailako Kopako 4. jardunaldia jokatu zen eta Xotak 3 eta 1 irabazi zion Gazte Berriak taldeari. Antsoaingo taldea izan zen partida hasi eta berehala, 2. minutuan aurreratu zena, baina talde berdeak bikain erantzun zuen, Irune Goikoak 3. minuturako bana berdintzea lortu baitzuen. Bigarren zatian irurtzundarrek partida dominatzea lortu zuten eta Maitane Iturraldek eta Irantzu Zarranzek sartutako beste bi golei esker, 3 eta 1 irabaztea eta Emakumezkoen Senior Mailako Kopan lider jartzea lortu zuen Xotak. Aldiz, talde filialak, Xota B-k, 0 eta 5 galdu zuen Azkoienen kontra. 

Emakumezkoen Senior Mailako Kopako sailkapenean Xota da lider (9 puntu), Gazte Berriak bigarren (7 puntu) eta Mutilbera hirugarren (7 puntu), baina Mutilberak eta Tafak jokatu beharreko partida atzeratu egin zen, eta, hortaz, horrek eragin zuzena du sailkapenean. Xota B-k ixten du sailkapena, punturik gabe. 

Asteburuan 5. eta azken jardunaldia jokatuko da. Sailkapenean 5. postuan dagoen Tafaren kontra ariko da Xota ostiralean 20:30ean, eta Gazte Berriak taldea izango du aurkari Xota B-k larunbatean, 12:00etan, Antsoainen. Mutilberak Azkoien du aurkari larunbatean eta, horretaz gain, Tafaren kontra atzeratutako partida jokatu beharko du ere. Beraz, kopa dago jokoan eta ea irurtzundarrek lortzerik duten.