Areto futbola

Osasuna Magna Xotak lehen mailari eutsi dio

Guaixe 2021ko mai. 31a, 11:30

Ostegunean Inter Movistarren kontrako partida 3 eta 1 irabazi eta gero lortu zuen helburua Imanol Arregiren taldeak. Atzo azken partida jokatu zuten berdeek, Santa Colomaren kontra, eta 5 eta 1 galdu zuten

2020/2021 denboraldi madarikatua despeditu du Osasuna Magna Xotak, etxeko lanak eginak. Ostegunean Inter Movistarren kontra atzeratutako partida jokatu zuten berdeek, eta 3 eta 1 irabazi zuten, 1. mailari eustea ahalbideratu zien garaipena. Atzo ligako azken partida jokatu zuten Katalunian, eta Santa Colomak 5 eta 1 irabazi zion talde berdeari. 

El Pozo Murcia izan da ligako lehena (68 puntu), eta Osasuna Magna Xota 12. postuan sailkatu da (40 puntu), ligako titulua erabakiko den play-off postuetatik kanpo. Hortaz, aurtengo lanak despedituta, eta 1. mailari eutsita, atseden hartu eta datorren denboraldirako berrindartuta itzultzeko garaia iritsi zaio talde irurtzundarrari.