Udal Musika Eskolan gitarra klasikoko irakasle aldi baterako izateko deialdia egin du Irurtzungo Udalak. Hautagaien bete beharren artean dago euskarazko C1 hizkuntza eskakizuna izatea. Eskabideak udaletxean edo haren webgunearen bidez aurkeztu beharko dira hilaren 18ko 15:00ak baino lehen. Lanpostua lortzen duenak Irurtzungo Udalaren lan kontratudun langile izaera izanen du, B mailako lanpostua betez. Irurtzungo Udalak hautaketa probak baliatuko ditu lanpostu horretarako ordezkapen-poltsa sortzeko. Bertan lanpostua lortu ez duten hautagaiak egonen dira, probaldian lortutako puntuazioaren araberako ordena segituz.