Eskolan lanak egiteko dirulaguntza jaso du udalak

Guaixe 2021ko eka. 15a, 10:05
Atakondoa eskola publikoa. ARTXIBOA

Berogailua sektoreka banatzeko lanak eginen dira. 

Hezkuntza Departamentuak ikastetxe publikoak hobetzeko eta birmoldatzeko lanak egiteko udalen artean bi milioi euro banatu ditu. Irurtzungo Udalak Atakondoa eskola publikoko berogailua sektoreka banatzeko lanak eginen ditu. Horiei aurre egiteko Hezkuntza Departamentuak 45.288,92 euro emanen ditu. 

Irurtzungo Udalak eskolaren energia auditoria egin ondoren honako lanak egin ditu ikastetxean energia eraginkortasuna hobetu eta gastua murrizteko: luminariak aldatu, argindar instalazioa eta koadroak berritu, korronte hargune berria jarri eta frontoiko teilatuan plaka fotovoltaikoak jarri. Horien segida izanen dira bero isolamendua hobetzeko eginen diren lanak. Zelulosa isolatzaile gisa erabiliko da.