Areto futbola

Roberto Martilen eta Dani Saldiseren Irurtzungo Futsal Campusean izena ematea zabalik

Guaixe 2021ko eka. 16a, 12:30

Roberto Martilek eta Dani Saldisek antolatutako campusa uztailaren 26tik 30era izanen da, Irurtzungo kiroldegian, eta 5 eta 15 urte bitarteko neska-mutilek eman dezakete izena

Osasuna Magna Xotako kapitain Roberto Martilek eta 1. Mailako Ligako pitxitxia eta Inter Movistarreko jokalaria den Dani Saldisek Irurtzun Futsal campusa antolatu dute, Lacturaleren eta Irurtzungo Udalaren laguntzarekin. Campusa uztailaren 26tik 30era izanen da, Irurtzungo kiroldegian, goizeko 9:30etik 13:30era, hamaiketakoa barne. Bertan 5 eta 15 urte bitarteko neska-mutilek eman dezakete izena. Roberto Martil eta Dani Saldise egunero izanen dira campusean neska-mutilen lana gidatzen, eta, horretaz gain, Xotako emakumeen taldeko Irune Goikoa jokalaria eta Osasuna Magna Xotako Ion Cerviño jokalaria izango dira campuseko monitoreak. Halaber, Osasuna Magna Xotako Asier Llamas atezain irurtzundarra gonbidatuko dute. 

Izena ematea zabalik dago, uztailaren 16ra arte, ondoko telefonoan: 649 092 346. Prezioa 90 eurokoa da, eta bigarren anai-arrebek %15eko beherapena izango dute.