Udalak klarinete irakaslea kontratatuko du

Guaixe 2021ko eka. 22a, 10:51
Musika eskola hartzen duen eraikina. ARTXIBOA

Oposizio deialdia egin du, irakasle lanpostua aldi baterako betetzeko.  Garilaren 7ra arte aurkeztu daitezke eskaerak.

Irurtzungo musika eskolako plantilla organikoko lanpostu hutsa betetzeko klarinete irakaslea kontratatu nahi du Irurtzungo Udalak. Deialdi bera baliatuko du udalak lanpostu horretarako ordezkapen-poltsa sortuko du eta haren puntuazio-ordenaren arabera ordenatuko da, lau urterako baliagarria izanen da, ordezkapenak betetzeko. Deialdian jaso denez, lanpostua B mailakoa da eta hautagaiak euskaldunak izan behar dute (C-1 ziurtagiria edo baliokidea). Lanpostuan interesa duten pertsonek beraien eskabideak Irurtzungo udaletxean aurkeztu beharko dituzte lan deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hamargarren egun balioduneko 14:00ak baino lehen, hau da, garilaren 7ra arte.