Bihar "gau magikoa" ospatuko dute Irurtzunen

Guaixe 2021ko eka. 22a, 10:51

'Amaia da hasiera' ikuskizunean San Joan bezperako suak piztu zituzten 2019an. ARTXIBOA

Ekainaren 23an, San Juan bezperan, Izaskun Mujika ipuin kontalariaren saioa, Beietz talde arbizuarraren kontzertua eta joaldunen eskutik suen piztea izanen dira Irurtzunen. 

Udako solstizioaren etorrera ospatuko dute bihar, ekainaren 23an, asteazkena, Irurtzunen. 20:00etan Izaskun Mujikaren ipuin kontaketa saioa izanen da, frontoian. Ondoren, 21:30ean, Zeltik parranda tourren barruan Beietz taldearen kontzertua izanen da, Foru plazan, eta, amaitzeko, 22:30ean, suen piztea eginen dute joaldunen eskutik.