7.700 euro hiri altzaritan

Guaixe 2021ko eka. 30a, 09:40
Irurtzundarrak San Martin kalean gora. Beste aldean loreontzi berrietako batzuk.

Montikoko makinak berritu eta argiteria jarri du udalak, baita loreontzi berriak jarri.

Irurtzungo Udalak kultur etxe ondoko parkean, Montikon, hainbat berrikuntza egin ditu. Alde batetik, ariketa fisikoa egiteko makinak berritu ditu. Bederatzi daude. Eta, bestetik, parkea argiztatu du hiru fokuren bidez. Horrekin irurtzundarrek ariketa fisikoa lasaiago egin dezakete, baita denbora gehiagoan ere. Argitasun faltak parkea segurtasun aldetik puntu beltza bihurtua zuen, jada ez dena. Makinak berritzeko 2.700 euro bideratu ditu eta argiteriara 1.800. Irurtzungo Udalak, bestalde, loreontzi berriak jarri ditu San Martin, Lizarra eta Amaia kaleetan. Herria atseginagoa egiteko helburuz jarri ditu udalak eta, horretarako, 3.200 euro bideratu ditu.