Areto futbola

Magnesitas Navarras-ek Xotaren babesle izaten jarraituko du

Guaixe 2021ko eka. 30a, 11:00

Atzo sinatu zuten datorren denboraldirako akordioa eta bi aldeek kontentu daudela nabarmendu zuten

Magnesitas Navarras enpresa Xotako babesle nagusia izaten jarraituko du 2021/2022 denboraldian. Bi aldeek asteartean sinatu zuten hitzarmena. Horrela, Magnesitas Navarrak 12 denboraldi beteko ditu Xota babesten, 2010ean kolaboratzaile bezala eta 2013tik taldeari izena ematen, Magna izena hain zuzen ere. 

Tatono Arregi oso eskertuta azaldu zen Magnesitas Navarrak talde berdea babesten jarraituko duelako. “Bizitzen ari garen urte zail hauetan, zorte handia da halako babesle bat izaten jarraitzea. Hau leialtasunaren adibidea da; espero dezagun bi aldeen arteko harremanak luzerako irautea” azaldu zuen. Magnesitas Navarras taldeko Javier Creixell zuzendari nagusia ere iritzi berekoa zen. “Kontentu eta harro gaude Xota bezalako talde bat babesteagatik, Nafarroako kirol profesionalean erreferentea baita, eta konpromisoaren, talde lanaren, hobetzearen eta integritatearen adibidea” aipatu zuen.