Musika parkean eta zinema plazan

Guaixe 2021ko uzt. 15a, 14:32

Irurtzungo udalak udarako kultur egitaraua antolatu du. Bigarren urtez, Gernika parkean kontzertuak eskaniko dituzte eta, urtero bezala, udako zinema izanen da plazan

Asteazkenean hasi zen Irurtzungo kultur agenda udako zinemarekin. Jumanji. Siguiente nivel filmaren proiekzioa izan zen plazan. Bihar, uztailak 16, ostirala, 20:00etan, musika parkean programari hasiera emanen dio Hagoan rock taldeak, Gernika parkean. Udako zinema saioak astezkenetan izanen da, eta karteldegian euskal filmerako tokia izanen da ere. Hurrengo zinema emanaldia Ane filma izanen da. En guerra con mi abuelo eta Akelarre filma eskainiko dute ere. Musika parkean Mariachi Txamukos, Demode Quarter eta Xabier Artiedaren The Road musika eta antzerki ikuskizuna izanen dira. Hutsun txalaparta taldearen eta Ortzi artistaren Urbasa ikuskizunaren emanaldia izan da ere. 

Irurtzuko udako kultur egitaraua

  • Uztailak 16, ostirala
    • 20:00, Gernika parkea
      Musika parkean: Hagoan taldearen kontzertua
  • Uztailak 21, asteazkena
    • 22:00, Foru plaza
      Ane euskarazko filmaren emanaldia
  • Uztailak 28, asteazkena
    • 22:00, Foru plaza
      En guerra con mi abuelo filmaren emanaldia
  • Uztailak 30, ostirala
    • 20:00, Gernika parkea
      Musika parkean: Txamukos Mariatxiak
  • Abuztuak 1, larunbata
    • 20:00, plaza
      Hutsun taldearen eta Ortzi artistaren Urbasa ikuskizuna
  • Abuztuak 4, asteazkena
    • 22:00, Foru plaza
      Akelarre filmaren emanaldia 
  • Abuztuak 6, ostirala
    • 20:00, Gernika parkean
      Musika parkean: Demode Quarteten Demode kontzertuan
  • Abuztuak 13, ostirala
    • 20:00, Gernika parkean
      Xabier Artiedaren eta Rafa Alcaizaren The Road ikuskizuna