Larunbatean jokatu zen, arrakasta handiz, CD Irurtzun Taldeak lehenengoz antolatutako La Peluso BTT Xtreme mendi lasterketa.
CD Irurtzun Taldeak bi ibilbide antolatu zituen: luzea, 60 kilometrokoa eta 2.200 metroko desnibelekoa, eta laburra, 30 kilometrokoa eta 900 metroko desnibelekoa. Irurtzun erdigune hartuta, inguru paregabeetan ibilbide eder eta ikusgarria prestatu zuten. Ibilbide luzean, tartean, Ergako Trinitatea, Ziako eta Oskozko gainak eta Etxaleku gainditu behar izan zituzten. Bi distantziak kontuan hartuta, 340 bikerrek hartu zuten parte La Peluso BTT Xtremen eta guztiek probaren gogortasuna eta edertasuna goraipatu zituzten.