Irurtzungo Udalak jakinarazi duenez, musika eskolan izena emateko epe berezia zabalduko da bihar, etzidamura arte zabalik izanen dena. Irurtzungo udal musika eskolak honako eskaintza du: musika hizkuntza (6 urtetik aurrera), akordeoia, bateria, klarinetea, txirula, gaita (12 urtetik aurrera), pianoa, saxofoia, gitarra klasikoa, gitarra eta baxu elektrikoa eta musika tailerra (4 eta 5 urtekoendako). Horretaz aparte, musika ikasleek eskolako honako taldeetan aritzeko aukera izanen dute: fanfarrea, tresna taldeak, abesbatza, gitarra taldea eta trikitixa taldea. Ordutegiei buruzko informazioa www.irurtzun.eus webgunean dago.