Oinarrizko gaitasun digitalak eskuratzeko ikastaroa

Guaixe 2021eko irailaren 9a

Ordenagailuekin ikasten. ARTXIBOA

Tarteko maila eskuratzeko aukera emanen du. Izen ematea zabalik dago.

Nafarroako Gobernuak Oinarrizko gaitasun digitalak ikastaroa antolatu du Irurtzunen. Irailaren 20tik 24ra izanen da, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:15era arte, Irurtzungo kultur etxean. Dohainik den ikastaro horren inguruko informazioa nahi duenak, edo informazioa eskuratu nahi duenak 948 600 412 telefonora hots egin edo kultur etxetik pasatu daiteke.