Dekumas LBT elkarteak RelataLES liburu-fanzinearen bigarren edizioa aurkeztuko du Irurtzunen gaur. Argitalpen berrian aurreneko edizioan baino bost kontakizun gehiago ditu. Elkarteak emakume lesbianak eta bisexualak ikusgarri egin nahi ditu argitalpen horrekin. Baita pertsona adina dauden sentitzeko, maitatzeko eta gozatzeko moduak ere. Beraz, idazlan bilduman hainbat ikuskera daude, eta haiek makina bat idazkera moldetan jasoak. Fanzinearen irakurketak emakumeen arteko harremanen inguruan dagoen iruditegi kolektiboaz eta aurreiritziez hausnartzeko ere balio du.
Dekumas LBT emakume lesbiana eta bisexualen, transexualen eta zisgeneroen elkartea da. Haren helburua da LBT emakumeendako kultura eta kirol jarduerak antolatzea eta sustatzea. Gainera, bazkide izan gabe ere, Dekumas LBTk emakumeak, dibertsitate osoan, eta pertsona ez bitarrak laguntzen eta integratzen ditu bere jardueretan, betiere LBTari laguntza aitortua emateko oinarrizko baldintza betetzen bada.