Udal Musika Eskolan aritzeko zeharkako txirula irakaslea kontratatu nahi du Irurtzungo Udalak. Aldi baterako kontratazioa da, amatasun baja ordezkatzeko. Hori dela eta, Irurtzungo Udalak oposizio lehiaketa deitu du. Zeharkako txirula irakaslearen lanpostua B mailakoa da eta derrigorrezko euskarazko C1 hizkuntza eskakizuna du. Gainera, Irurtzungo Udalak hautaketa prozesua gainditu baina lanpostua lortu ez duten izangai guztiekin ordezkapen poltsa sortuko du. Poltsa puntuazio ordena zorrotzaren arabera ordenatuko du udalak eta lau urteko indarraldia izanen du.