Binakako Iratxo Botxa Txapelketa jokatu eta gero, Banakako Botxa Txapelketa jokatu da Irurtzungo Iratxo Elkarteko botxategian. Bederatzi botxalarik hartu dute parte, eta hasierako ligaxkaren ondoren, irailaren 23an final laurdenak eta irailaren 24an hirugarren eta laugarren postuak zehazteko partida eta final handia jokatu ziren.
Final handian Julen Iragik Floren Beraza mendean hartu zuen, eta hirugarren eta laugarren postua erabakitzeko partidan Mikel Ollo gailendu zitzaion Mikel Goldarazenari.