Berezko eliza gaur egun kultur etxea hartzen duen eraikin erromanikoa da. Baina XIX. mendearen bigarren erdialdean populazio hazkunde handia izan zuen Irurtzunek eta eliza txiki gelditu zen. Maria Kristina erreginak eliza berrirako proiektua 1892an onartu zuen. Hurrengo urtean hasi ziren lanak, 48.000 pezetako (euro) aurrekontua zutenak. Eliza berriak erdiko nabea eta alboetan bi kapera ditu. 32 metro luze eta 9 metro zabal ditu, altuera 12 metrokoa da. Urteurrena dela eta, udazkeneko festetan elizkizun bereziak egitekoak ziren.