Bihar hasiko dira Pikubertso tailerrak

Guaixe 2021ko urr. 6a, 09:48
Pikubertso tailerrak Pikuxarreko ganbaran eginen dira. ARTXIBOA

Pikuxar euskal txokoak antolatutako bertso tailerrak eginen dituzte ostegunero, 19:30ean, Pikuxarreko ganbaran. Izena emateko azken eguna da gaur, urriak 6. 

Bihar, urriaren 7, osteguna, izanen da lehenengo Pikubertso bertso tailerra, 19:30ean, Pikuxarreko ganbaran. Saio irekia izanen da, eta probatu nahi dutenendako deialdia egin dute Pikuxar euskal txokotik. Pikubertsoak ostegunero izanen dira, 19:30ean, Pikuxarreko ganbaran. Gaur, urriak 6, asteazkena, tailerretan izena emateko azken eguna da, eta parte hartu nahi dutenek 630424426 telefonora Whatsapp mezua bidali behar dute.