Bazen behin zurgin bat

Guaixe 2021ko urr. 7a, 14:37

Trokolo antzerki konpainiaren 'Zurginaren ipuina' familiarteko antzezlana izanen da asteartean, urriak 12, 17:30ean, Irurtzungo kultur etxean. 

Firmin izeneko zurgin delikatu eta fin baten istorioa kontatzen du Zurginaren ipuina antzezlanak. Firminek kanta egiteko gai ziren automatak eta jostailuak egiten zituen, eta egun batean eskaera berezi bat izan zuen Von Bombus Baroiaren eskutik. Asteartean, urriak 12, 17:30ean, Trokolo konpainiak emanaldia eskainiko du Irurtuzngo kultur etxean. Sarrerak 3 eurotan eros daitezke, 948600412 telefonora deituz, 660419610 Whatsappera edo kulturetxea@irurtzun.eus helbidera mezua bidaliz.