Argazkien bidezko bidaia

Guaixe 2021ko urr. 8a, 11:04
Irurtzungo argazki zaharra. UTZITAKOA

Patxi Alegre Garciaren 'Irurtzun. Lehen... eta geroa...' argazki proiekzioa eta hitzaldia izanen da gaur, ostirala, 19:30ean, kultur etxean. 

Irurtzungo kaletako argazki zaharrak biltzea nahiago du Patxi Alegre Garciak. Irurtzundarrengana jo zen argazki zaharrak biltzeko, eta gero Interneten ere han eta hemen bilatzen aritu da. Irudi zahar horien ondoan toki bereko gaur egungo irudia jarri du, eta bilduma berezia sortu du. Gaur, urriak 8, ostirala, 19:30ean, argazki proiekzioa eta emanaldia eginen du Irurtzungo kultur etxean. Ikusmin handia sortu du, eta sarrerak dagoeneko agortu dira. 

 

Erreportajea gaurko Guaixe Astekarian.