Aurreko ikasturtean euskara ikasi zuten 16 urtetik gorako irurtzundarrek udalaren dirulaguntza jasotzeko aukera dute. 2020ko iraila 2021ko agorrila artean egindako ikastaroak dira diruz lagunduko direna, izan horiek estentsiboak, trinkoak, barnetegiak, udakoak edota autoikaskuntzakoak. Eskaera egin nahi duenak eskabide orria bete eta honako agiriak aurkeztu beharko ditu: nortasun agiriaren kopia; ikastaroa antolatzen duen erakundeak izenpeturiko dokumentua, non hari buruzko zehaztapenak jaso behar diren (iraupena, maila, ordu kopurua eta ikastaroaren kostua); matrikularen ordainagiria; kontu korrontearen lehen orriaren fotokopia; langabetuek Seguritate Sozialak emandako bizitza laborala izeneko agiria aurkeztu ahalko dute eta beste erakunde batzuetatik jasotako laguntzen zenbatekoaren egiaztagiria.