Irurtzungo antzerki tailerra oholtzara itzuliko da

Guaixe 2021ko urr. 12a, 10:05
Irurtzungo antzerki tailerreko kideak 'Ver, Oler, Escuchar' antzezlanaren kartelean. UTZITAKOA

Urriaren 15ean, 16an eta 17an 'Ver, Oler, Escuchar' antzezlanaren emanaldia eginen dute Irurtzungo kultur etxean. Sarrerak udaletxean eta kultur etxean eros daitezke. 

Irurtzungo antzerki tailerrak antzezlan berria taularatuko du asteburuan: 'Ver, Oler, Escuchar'. Angel Sagues da beste urte batez tailerraren zuzendaria eta antzezlanaren dramaturgiaren arduraduna. Hiru egunetan eskainiko dute antzezlana: urriaren 15ean, ostiralean; urriaren 16an, larunbatean, eta urriaren 17an, igandean. Hiru saioak 19:00etan izango dira. Sarrerak bost eurotan eros daitezke udaletxean eta kultur etxean.