Asteburuan Xotak Cintruenigo izan zuen aurkari Erriberan jokatutako partidan. Partida oso lehiatua izan zen, eta Roberto Martilen taldea izan zen aurreratu zena, estrategiako jokaldi batean, alboko sake baten ondoren Maitek gola sartu eta gero. Hala ere, Cintruenigo taldeko Angela Irisarri jokalariak sortutako bi jokaldi bikainetan Erriberako taldeak buelta eman zion markagailuari eta 2 eta 1 aurreratu zen. Hala ere, atsedenaldia baino lehen bina berdindu zuen Xotak, Hermok penalti bikoitza gauzatu eta gero.
Bigarren zatian parez pare aritu ziren bi taldeak, eta partida banakako berdinketarekin despedituko zela zirudienean, partida bukatu baina bi minutu lehenago hirugarren gola sartu zuen Cintruenigok. Xota saiatu zen, atezain-jokalariarekin, baina markagailua ez zen mugitu. Nahiz eta Cintruenigotik punturik gabe itzuli, oso ongi jokatu zuten Roberto Martilen neskek.
Emakumezkoen Senior Mailako lehen multzoko lider Osasuna Futsal taldea da (7 puntu). Xota zazpigarren postuan dago (3 puntu). Igandean, 11:00etan, Xotak punturik gabe zortzigarren postuan dagoen Talleres Recarte Murchante taldea hartuko du Atakondoan.
Bigarren mailan Xota B-k galdu
Emakumezkoen Senior Mailako bigarren mailan dabilen Xotak, aldiz, 0 eta 5 galdu zuen Cantera taldearen kontra. Bigarren mailako liderra Mendialdea da (6 puntu). Xota bederatzigarren postuan dago, punturik gabe. Larunbatean, 11:00etan, Xotak 3 punturekin sailkapenean seigarren den Larragako San Miguel taldea hartuko du Atakondoan.