Ibilaldi Beltzerako sarrerak dagoeneko salgai

Guaixe 2021ko urr. 19a, 13:37
Ibilaldi Beltza. ARTXIBOA

Pikuxarreko terrazan, 18:00etatik 19:00tara, agortu arte; helduendako 5 eurotan eta 6 urtetik beherakoendako hirugarren Ibilaldi Beltza hilaren 31n izanen da, 18:00etatik aurrera Artadiko xendan. 

Domu Santu Egunaren bezperan ospatzen da Gau Beltza. Pikuxar euskal txokoak bosgarren urtez ekitaldia antolatu du, transmisioaren etenaren ondorioz iritsi ez den ospakizuna biziberritzeko. Izan ere, garai batean ibarrean ere arbiak hustu, zuloak egin eta kandela barruan sartuta jendea ere beldurtzen zuten. Ibilaldi Beltzarekin “arimen munduan murgiltzera” gonbidatu dute Pikuxarrekoek, “begiak ondo ireki eta belarriak prest izan, bidean zehar misterioak eta gaueko izaki beldurgarriak agertu daitezke eta”. Pikuxarrek antolatutako ikuskizunean Orritz, Iskidi, Tramanklu, Ion Barbarin, Yurena Perez eta Alazne Fernandez de Muniainek parte hartuko dute.  

Pikuxarrek, bestalde, kalabaza eta maskara tailerra antolatu du hilaren 30erako, 17:00etan. Ibilaldi Beltzean erabiltzeko propio kalabazak hustuko ituzte. Gainera, aurpegia estaltzeko maskara beldurgarriak eginen dituzte Tramankuluko begiraleekin. Ibilaldi Beltzean izena ematean, tailerrerako ere eman daiteke.