Juany da Vencidos antzezlanaren protagonista. Espainiako Gerraren hasiera bere ama hil zen. Ondoren, gosetea etorri zen eta gaztea zenean emigratu behar izan zuen. Itzultzean gaztetan ezagututako herrialdea ez du ia ezagutzen. Iluna Producciones-en lanak zilborrik gabeko bezala ezagutzen den emakume belaunaldiari buruz hitz egiten du. Aukeratu ezin izan zuten emakumeak, besteengatik dena ematen zutena, familiak aurrera eraman behar izan zituztenak. Igandean, urriak 24, 19:00etan, Vencidos antzezlana eskaniako dute Irurtzungo kultur etxean. Sarrerak 6 eurotan eskura daitezke 948 600 412 telefonora deituz, edo 660 419 610 telefonora edo kultureretxea@irurtzun.eus epostara mezu bat bidaliz. Lehiaketilan ikuskizuna baino ordu erdi lehenago ere eros daitezke.
Miguel Goikoetxea da Vencidos antzezlanaren egilea eta zuzendaria. Aktoreak Goikoetxea bera, Marta Juaniz, Ana Berrade eta David Larrea dira.