Irurtzungo egutegia herriko argazkiez osatuta dago, eta irudi horiek argazki lehiaketaren bidez aukeratu dituzte. Bigarren urtez egutegia egiteko prozedura berdina eginen dute, eta Irurtzungo Udalak II. Argazki Lehiaketa antolatu du. 16 urtetik gorako edozeinek parte har dezake. Gaia Irurtzungo paisaia, ondarea eta kultura da, eta 2020an eta 2021ean egindako argazkiak aurkez daitezke. Parte hartzaile bakoitzak gehienez hiru obra aurkez ditzake, eta ezin izanen ditu bi sari baino gehiago irabazi.
Azararen 5ean, 14:00etan, amaituko da argazkiak aurkezteko epea. Irudiak korreoz bidali daitezke argazkiakirurtzun@gmail.com helbidera edo USB batean kultur etxean entregatuz. JPG/JPEG formatuan aurkeztu behar dira, eta gutxienez 3600x2450 pixelen kalitatea izanen dute. Argazki horizontalak izan behar dute. Word batean argazkiaren izenburua, parte hartzailearen izen eta abizenak, NA zenbakia, jaiotzen data, eposta bat, telefonoa eta argazkiaren datuak idatzita joan behar dira. Bi edukiek izen bera izanen dute.
Sariak
Irurtzungo Udalak 50 euroko hamahiru sari banatuko ditu. Epaimahaia argazkigintzako adituek osatuko dute, kultur zinegotziak nagusituko du eta kultur koordinatzailea idazkari izanen da.