Ane Martijak hasiera emanen dio 2021. urteko Folk Ametsetan zikloari. Aurten azaroaren 1ean, 6an eta 7an, 19:00etan, itzuliko da Irurtzungo kultur etxean. Ane Martija bakarlari etxeberriarrak Irurtzunen eskaintzen duen lehenengo kontzertua izanen da. Astelehenean, azaroak 1, izanen da. Sarrerek 3 eurotan eros daitezke.
Azaroaren 6an, larunbatean, Gandeia taldearen kontzertua izanen da. Elkarren urrun dauden munduak musikarekin elkarlotzea proposatzen du taldeak. Sarrerek 3 euroko prezioa dute. Amak taldeak itxiko du zikloa azaroaren 7an, igandean. Alaitz Telletxea, Maixa Lizarribar, Amaia Oreja eta Kris Solano musikariek osatzen dute AMAK, lau izenen lehen letrarekin osatutako izena eta, gainera, lauak amak dira. Trikitixa eta panderoekin hainbat plazatan ibili dira. Erreferente bihurtu dira. Sarreren prezioa 6 eurokoa da.