Emakumezkoen Senior Mailako lehen mailan, Xotak sailkapenean bigarren den Orvina izan zuen arerio, eta Ezkaba kiroldegian larunbatean jokatutako partida ez zen irurtzundarren eguna izan. Roberto Martilen neskek ez zuten eroso jokatu, hasieratik. Goiz atezainak areatik kanpo baloia eskuekin gelditu zuenez, arbitroak kaleratu egin zuen, eta bera zenez atezain bakarra, Youssra jokalariak hartu behar izan zuen haren tokia. Jokaldi horretan bertan 1 eta 0 galtzen hasi zen talde irurtzundarra eta horrek guztiz baldintzatu zuen partida.
Xota saiatu zen, baina Orvinako neskak oso fin ibili ziren. Atsedenaldira 6 eta 0 galtzen joan ziren, eta nahiz eta bigarren zatian Youssrak Xotaren aldeko gola sartu, Orvinak zortea alde jarraitu zuen eta, azkenean 8 eta 1 galdu zuen Xotak, ahazteko moduko partida.
Emakumezkoen Senior Mailako Lehen Mailako lider Osasuna Futsal taldea da (hamahiru puntu) eta Xota zazpigarren da (sei puntu). Igandean, partidarik irabazi gabe sailkapenean azkena den Iruntxiki taldea hartuko du Xotak Atakondoan, 12:00etan.