San Martin festen itzulera

Guaixe 2021ko aza. 10a, 12:03

Erraldoien konpartsako kideek festetako ttattarrak eta ipuinak banatuko dizkiete 2019an eta 2020an jaiotako haurrei.

Bihar, osteguna, hasiko dira festak, eta igandera arte egitaraua antolatu du Irurtzungo kultur kotseilueak. 

COVID-19 gaitzak eragindako urte bateko etenaren ondoren, bueltan dira San Martinak. Berez, Irurtzungo festak azaroaren 11 ospatzen ziren. Hala egin zuten irurtzundarrek joan den mendeko 60ko hamarkadara arte. Baina udazkeneko eguraldi txarrak eta industrializazioak gizartean izan zuen eraginak data aldaketa ekarri zuten, eta festak Trinitate egunera aldatu ziren. Festen data hirugarrenez aldatzea ekarri zutenak ikasleak izan ziren; azterketak eta herritik kanpo egotea. Horregatik, garilera aldatu zituzten. 

Aurten azaroaren 11tik 14ra ospatuko dituzte udazkeneko festak Irurtzunen, ostegunetik igandera. Irurtzungo Kultur kontseiluak antolatu duen egitaraua: 

Egitaraua 

  • Azaroak 11, osteguna
    • 11:30-14:00 Jolasak: egurrezkoak, punteriazkoak… Ludoteka, plazan (euria egiten badu, pilotalekuan).
    • 16:30 Mus txapelketa, Iratxo elkartean (izen ematea 16:00ak baino lehen).
    • 17:30 2019an eta 2020an jaiotakoei zapia eta erraldoien ipuina banatu, plazan.
    • 18:00 Diskofesta Xaibor taldearekin, plazan.
    • 18:30 Haurrendako txokolate jana (zeliakoendako egokia).
    • 19:30 Zezensuzkoa, Foru plazan. 

  • Azaroak 12, ostirala
    • 19:30-21:30 DJ-en musika, plazan (euria egiten badu, karpan).
    • 00:00-02:00 DJ-en musika, karpan. 

  • Azaroak 13, larunbata
    • Dianak: gaita taldea.
    • 12:00-14:00 Puzgarriak, plazan (euria egiten badu, pilotalekuan).
    • 12:30 Udazkeneko Plaza Dantza; Ortzadar taldearekin jauziak dantzatzeko, Gernika plazan (euria egiten badu, karpan).
    • 16:30-18:30 Puzgarriak, plazan (euria egiten badu, pilotalekuan).
    • 17:00 Elektrotxufla elektro txaranga.
    • 22:00 Kontzertuak, Larrazpin. Larrazpi gazte elkarteak antolatuta.
    • 23:00-02:00 Dantzaldia Trikiteens taldearekin. 

  • Azaroak 14, igandea
    • Dianak: musika eskolako trikitixa taldea.
    • 10:30-14:30 Artisautza azoka, plazan(euria egiten badu, pilotalekuan).
    • 19:00 Oskar Terolen Por comentarlo antzezlana, kultur etxean.