Roberto Martilek zuzentzen duen emakumezkoen Xota talde erregionalak garaipen garrantzitsua lortu zuen asteburuan Arangurenen jokatutako partidan, Mutilberari 0 eta 2 irabazi eta gero. Merezitako garaipena izan zen, garaipen landua. Bizi-bizi hasi ziren jokalari berdeak eta hirugarren minuturako Irunek Xota aurreratu zuen estrategia jokaldian, kornerra bikain erantzun eta gero. Xotak aukera gehiago izan zituen, baina ez zuen asmatu, hamargarren minutuan Hermok sekulako gola sartu zuenera arte. Horren ondotik, bi taldeak saiatu ziren, baina markagailua ez zen gehiago mugitu eta 0 eta 2 irabazita itzuli ziren Irurtzunera Xota talde nagusiko neskak.
Sailkapen orokorrean Osasuna Futsalek jarraitzen du lider (hemeretzi puntu) eta Xota laugarren postuan dago (hamar puntu). Asteburuan Xotak atseden jardunaldia du.
Bigarren mailan, bestalde, Xota Bk 4 eta 1 galdu zuen Gazte Berriak taldearen kontra. Orvina da liderra (hamabost puntu), eta Xota B zortzigarren postuan dago (hiru puntu). Irurtzungo taldearen hurrengo arerioa Mendialdea taldea izango da.