Lurraldearen gaineko kontribuzioa ordaintzeko epea zabalik

Guaixe 2021ko aza. 18a, 12:30

Irurtzungo udaletxea. ARTXIBOA

Borondatez ordaintzeko epea 30era arte izanen da.

Irurtzungo Udalak jakinarazi duenez, Lurralde Kontribuzioaren gaineko Zergaren aurtengo bigarren kuoten igorpena eginen da. Udalak gomendatu du zergagaien zerrenda egiaztatzea lehenik. Ondoren, banku kontuaren zenbakia eta atzemandako okerren berri eman udaletxean aurkeztu daitezke, azaroaren 15era arte bukatu. Kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea 2021eko azaroaren 30an despedituko da.

Zerga helbideratu gabe dutenek Irurtzungo edozein aurrezki kutxa edo bankutan ordaindu beharko dute udalak bertan duen kontuan. Borondatez ordaintzeko epea bukatuta diru bilketa premia bidez eginen da. Horrek Tributu Foru Lege Orokorraren 117 artikuluak ezarritako errekarguak ezarri beharra ekarriko du.