Euskal Herriko udalerriak energiaren alorrean ahalduntzea, energia berriztagarrien erabilera sustatzea eta pobrezia energetikoari aurre egitea beti egon dira Udalbiltzaren lehentasunen artean. Euskal Herriko udalerriak energia burujabetzaren bidean jartzeko helburuarekin, Udalbiltzak Udal Proiektu energetiko komunitario eta burujabeak jardunaldia antolatuko du. Bertan dagoeneko Euskal Herrian martxan diren hainbat proiektu ezagutaraziko dituzte. Gainera, antzeko ekimenak abiatzeko beharrezkoak diren lege, ekonomia eta gizarte gakoak azalduko dituzte. Irurtzungo alkate Aitor Larraza Carrerak herrian energiaren gaia nola landu duten azalduko du.