Udalak administrarien lan poltsa sortuko du

Guaixe 2021ko aza. 16a, 08:49
Irurtzungo udalaren furgoneta eta udaletxea.

Horretarako oposizio lehiaketa deitu du. 

Irurtzungo Udalak administrari ofizialaren lanpostua betetzeko izangaien lan poltsa bat sortu nahi du. Udalaren helburua da lanpostu hutsak, laneko bajen ondoriozko behin-behineko ordezkapenak, oporrak eta udal-zerbitzuak indartzeko unean uneko beste edozein behar betetzeko norbaiti hots egiteko aukera izatea. Deialdian parte hartzeko, udalari eskabidea aurkeztu beharko zaio, igandeko 23:59ak baino lehen egin behar da. Udaletxean edo udalaren webguneko egoitza elektronikoan aurkeztu daitezke eskabideak. Egiteko horretan aritzeko, euskara C1 hizkuntza-eskakizuna izan beharko dute hautagaiek. 

Gainditu duten izangaiekin sortuko du udalak lan poltsa, puntuazio ordena zorrotzaren arabera ordenatuko dena, eta premien arabera, zerrendako ordenari segika deituko ditu udalak izen gaiak.