Areto futbola

Xotak Olite aurkari

Guaixe 2021ko aza. 19a, 09:00

Emakumezkoen Lehen Senior Mailan bederatzigarren jardunaldia dago jokoan

Asteburuan Emakumezkoen Lehen Senior Mailako zortzigarren jardunaldia jokatu zen. Xotak atseden jardunaldia zuen. Osasuna Futsalek jarraitzen du ligako lider (19 puntu) eta Xota bosgarren postuan dago (10 puntu). Asteburuan, oraindik zehaztu gabe dagoen orduan, 13 punturekin sailkapenean hirugarren den Olite taldea izanen du aurkari Xotak, Erriberriko kiroldegian. Bi taldeak arerio zuzenak dira, sailkapeneko postuak daude jokoan, eta partida lehiatua espero da. 

Bestalde, Emakumezkoen Bigarren Senior Mailan Xota B taldeak 1 eta 5 galdu zuen Mendialdearen kontra Irurtzunen. Sailkapenean zortzigarrenak dira irurtzundarrak, hiru punturekin, eta larunbatean 12:45ean jokatuko dute Azkoienen, sailkapenean hirugarren den Azkoien taldearen kontra.