Areto futbola

Olitetik jipoi ederra jasota itzuli ziren Xotako neskak

Guaixe 2021ko aza. 25a, 12:30

Emakumezkoen Xotako bi taldeak. XOTA

Emakumezkoen Lehen Senior Maila. Bederatzigarren jardunaldia: Olite 9 – Xota 2

Emakumezkoen Xotak Oliten jokatu zuen ostiralean, izen bereko taldearen kontra. Hasieran parez pare aritu ziren bi taldeak eta Xotak ongi erantzun zion Oliteri. Olite bitan aurreratu zen, eta Irantzu Zarranzek eta Irune Goikoak bina berdintzea lortu zuten. Baina hortik aurrera martxa sartu eta aurrera egin zuen Olitek, eta erantzun ezinik ibili ziren irurtzundarrak. Azkenean, 9 eta 2 galdu zuten. 

Sailkapenean Orvina A taldea da liderra (21 puntu), Osasuna Futsali bi puntu aterata. Xotak bosgarren postuan jarraitzen du (10 puntu). Larunbatean, 15:45ean sailkapenean zortzigarren den Ribera de Navarraren kontra jokatuko dute Xotako neskek, Tuteran. 

Bigarren Senior Mailan, Xotako neskek ere ez zuten jardunaldi ona izan eta 4 eta 0 galdu zuten Azkoienen kontra. Sailkapenean Mendialdea taldea da lider (18 puntu) eta Xota zortzigarren da (3 puntu). Larunbatean, 12:00etan, sailkapenean hamargarren den Union Tutera taldea hartuko dute Atakondoan.