Atzo, asteartea, Errege Kopako partida jokatu zuen Osasuna Magna Xotak Ferrolen, O´Parrulo taldearen kontra. Talde nafarrak hasieratik hautsi zuen partida, lehen lau minutuetan bi gol sartu baitzituzten Raul Rochak eta Dani Zurdok. Handik 10 minutura Dani Zurdok beste gol bat egin zuen, baina O´Parrulok berehala euren lehen gola sartu zuen. Une horietan atezain-jokalariarekin jokatu zuten galiziarrek, baina estrategia ez zitzaien ongi atera, eta lapurtutako baloi bati esker Dani Zurdok laugarren gola sartu zuen.
Bigarren zatian O´Parruloren erantzuna ekiditera atera zen Osasuna Magna Xota, eta galiziarrak ederki estutu zituzten. Raul Rochak bere hirugarren gola sartu zuen, berdeen bosgarrena, eta nahiz eta O´Parrulok bigarren gola lortu, markagailua ez zen gehiago mugitu eta 2 eta 5 irabazita, Errege Kopan aurrera jarraituko du talde nafarrak.