Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak Irurtzungo lagunak dira, eta aspaldi abenduaren 3an, Euskararen eta Nafarroaren egunean, emanaldia eskaintzen dute herriko kiroldegian. Aurten 'Kuikui' ikuskizuna aurkeztu behar zuten, baina azkenean data aldatu behar izan dute eta emanaldia abenduaren 18an, 17:00etan, izanen da. Dagoeneko sarrerak amaitu dira. Pailazoek Irurtzungo Aizpea elkarteak antolatzen duen Euskal ekitaldiak egitarauari hasiera emanen zien. Ikuskizuna atzeratuta, abenduaren 5ean, igandean, 12:30ean, plazan eginen duten Irurtzun kantuan ekimenak irekiko du euskal programazioa. Trikitilariak ere egonen dira.
Abenduaren 11n, larunbatean, 21:30ean, Oihana Iguaran eta Julio Soto bertsolarien bertso afaria eginen dute Pikuxar elkartean. Sarrerrak 20 eurotan eros daitezke Pikuxar tabernan, eta izena emateko eta ordaintzeko epea abenduaren 6an amaitzen da.
Abenduaren 22an, asteazkenean, 19:00etan Uxue Alberdiarekin Jenisjoplin eleberriari solasaldia eginen dute Pikuxar elkartean, eta abenduaren 28an, asteartea, 12:00etatik aurrera, euskaraz futbolean jokatuko da. Haurrak guraso edo arduradun batekin joan behar dira, eta jokalarien artean euskaraz aritu behar dira.
Euskal ekimenak Aizpea euskara taldeak antolatzen du Pikuxar elkartearen, Irurtzungo udalaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin, eta MECNAren barruan sartzen da.
Egitaraua
- Abenduak 5, igandea
12:30, Irurtzungo plaza
Irurtzun kantuan, trikitilariekin - Abenduak 11, larunbata
21:30, Pikuxar elkartea
Bertso afaria: Oihana Iguaran eta Julio Soto - Abenduak 18, larunbata
17:00, Irurtzungo kiroldegia
Pirritx, Porrotx eta Marimotots-en Kuikui ikuskizuna - Abenduak 22, asteazkena
19:00, Pikuxar elkartea
Jenisjoplin eleberriari buruzko solasaldia Uxue Aberdi idazlearekin - Abenduak 28, asteartea
12:00, Irurtzungo kiroldegia
Euskaraz futbolean