Goizalde batez gertatu zen, berriki. Guardia Civilak jakinarazi duenez, Irurtzunen barna zihoan lur orotako auto bat behar bezala aparkatuta zeuden sei ibilgailu jo zituen. Haiei kalte ugari eragin zizkien. Baita herriko hiri altzarietan ere. Irurtzundarrek gaztigatuta, agenteak ezbeharraren lekura joan eta eragindako kalteen artean horiek eragin zituen ibilgailuari zegozkion elementuak berreskuratu zituzten.
Herritarren laguntza funtsezkoa izan zen ikertua identifikatzeko, eta agenteek ibilgailua eta haren jabea aurkitu zituzten: Iruñerriko 70 urteko gizonezko bat. Irurtzunen gertatutakoekin bat zetozen talkek eragindako kalteak zituen haren ibilgailuak. Gainera, agenteek egiaztatu ahal izan zutenez, hainbat tokitan aurkitutako zatiak bat zetozen gizonaren lur orotako ibilgailuari falta zitzaizkion zatiekin. Trafiko Segurtasunaren kontrako delitu baten ustezko egile gisa ikertu dute.