Areto futbola

Xotako neskek jokatu beharreko partidak bertan behera geratu ziren, uholdeengatik

Guaixe 2021ko abe. 14a, 08:35

Euriteek Irurtzungo Atakondoako instalazioak kaltetu zituzten

Emakumezkoen senior lehen mailan Xotak Txantrea hartu behar zuen larunbat eguerdian Irurtzungo Atakondoa kiroldegian, eta emakumezkoen senior bigarren mailan Xota Bk Orvinaren kontra jokatu behar zuten Atakondoan, larunbat arratsaldean, baina euriteak eta uholdeak zirela eta, partidak atzeratu behar izan ziren, urak instalazioak hartu zituelako. Emakumezkoen areto futbolean bertan behera geratzen den bigarren jardunaldia da jarraian, aurrekoa elurrarengatik. 

Atakondoan jokatu beharreko gainontzeko partidak ere bertan behera geratu ziren, eguraldiagatik. 

Emakumezkoen senior mailari dagokionez, lehen mailan sailkapenean hamargarren den Zumadiaren kontra ariko da sailkapenean zazpigarren den Xota, eta bigarren mailan sailkapenean zortzigarren den Xota Bk sailkapenean bosgarren den Cantera izango du aurkari, oraindik zehaztu gabe dagoen ordutegian.