Euskara Irurtzungo kaleetara ateratzeko, euskaldunen arteko sareak egiteko eta aisialdia euskaraz posible dela erakusteko. Besteak beste horretarako antolatzen du Irurtzungo euskaltzaleen topaguneak, Aizpeak, Euskal Ekitaldiak programa. Ohi bezala hasi behar zuen, Euskararen Egunean, pailazoen emanaldiarekin. Baina bestelako arrazoiengatik emanaldia larunbatera, 17:00etara, aldatu dute. Aldaketa dela eta, irurtzundarren hileko aurreneko igandeko kantu saioak eman zion hasiera Euskal Ekitaldiei. Aizpeak irurtzundarrak kantatzeaz aparte, entzuten, irakurtzen, hizketatzen eta kirola egiten jarriko ditu abenduan. Azken jarduera horretarako parte hartzen dute haurrek guraso edo arduradun batekin joan beharko dute.
Egitaraua
- Abenduak 18, larunbata
17:00 P irritx, Porrotx eta Marimotots-en Kuikui ikuskizuna, kiroldegian. - Abenduak 22, asteazkena
19:00 Jenisjoplin eleberriari buruzko solasaldia Uxue Aberdi idazlearekin, Pikuxar elkartean. - Abenduak 28, asteartea
12:00 uskaraz futbolean, kiroldegian.