Saria Chaimae Daoudendako

Guaixe 2021ko abe. 16a, 12:53

Chaimae Daoud Nsari banaketa ekitaldian. NAFARROAKO GOBERNUA

Migrazio Politiken eta Justiziaren Zuzendaritza Nagusiaren Nafarroa Koloreetan 2021 Saria jaso zuen Irurtzunen bizi izandako emakumeak.

Chaimae Daoud abokatu eta gizarteratze-teknikaria izan da Nafarroan bizi diren jatorri migratzaileko biztanleen bizikidetza eta balio emate balioak irudikatzean 2021ean nabarmendu den pertsona migratzailearentzako Nafarroa Koloreetan Sarien I. edizioaren irabazlea. Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuak eta CaixaBank-ek lankidetzan antolatu duten sariketaren lehenengo edizioa da. Saria atzo jaso zuen Maria Chivite Navascues lehendakariaren eskutik.


Chaimae ezkonduta dago eta hiru-seme-alaba ditu. Nafarroara 2010eko martxoan iritsi zen, familia berriz elkartu zenean. Irurtzunen bizi izan zen eta bertan lau urte eman zituen bizitzen. Hasieratik, lekuko gizarte sarean murgildu zen, Sakanako Mankomunitateko Anitzartean kultura aniztasunaren zerbitzuan lanean aritu zen. Eta jarraian kultura arteko bitartekari lanetan aritu zen Anafen eta Gurutze Gorrian. Gaur egun Iruñerrian bizi da eta gizarte integrazioaren teknikari dabil lanean CEAR-en.