Pala

Asier Galarza, Hirugarren Mailako Paleta Txapelketako txapelduna

Guaixe 2021ko abe. 21a, 10:40
Nafarroako Buruz Buruko Paleta Gomako finalistak. NAFARROAKO PILOTA FEDERAZIOA

Irurtzundarrak 23 eta 25 irabazi zion Garciari final oso estuan

Larunbatean Nafarroako Gizonezkoen Paleta Gomako Buruz Buruko Txapelketako finalak jokatu ziren. Hirugarren mailako finalean, Asier Galarza irurtzundarrak (Fronton Lopez) A. Garcia (Larraina) izan zuen aurkari, eta final oso estuan irurtzundarrak jantzi zuen txapela, 23 eta 25 irabazi eta gero.