Osasuna Magna Xotak Lehen Mailako Areto Futboleko Ligako hamabigarren partida jokatu beharra zuen gaur Lugon Burelaren kontra, baina Burelako zenbait jokalarik positibo eman dute COVID-19an eta partida atzeratzea erabaki du Ligako lehiaketa epaileak.
Hurrenak
Talde berdeak hamahirugarren jardunaldiko partida abenduaren 29an jokatuko du, Anaitasunan, 19:00etan, Industrias Santa Colomaren kontra eta hamalaugarren jardunaldia ilbeltzaren 5ean jokatuko dute, Sevillan, Betis Futsal taldearen kontra. Ondoren ia hilabeteko geldialdia izango du Lehen Mailako Areto Futboleko Ligak tarte horretan Europako Aretoko Futbol Txapelketa jokatuko delako.