Areto futbola

Xotaren itzulera, gol festarekin

Maider Betelu Ganboa 2022ko urt. 13a, 12:58
Xotakoak, Cintruenigoren kontrako garaipena ospatzen. XOTA

Emakumezkoen Lehen Senior maila. Hamalaugarren jardunaldia: Xota 8 – Garbayo Chivite Cintruenigo 0

Emakumezkoen Lehen Senior mailan dabilen Xotari Eguberrietako geldialdia primeran etorri zaio, itzulera ikustekoa izan baita. Igandean Atakondoan Garbayo Chivite Cintruenigo taldea hartu zuten Xotako neskek, eta ikusgarri aritu ziren, 8 eta 0 gailendu baitziren, Youssra Chafiak (2), Iranzu Zarranzek (2), Hermosa Collek (2), Leire Oiarzunek eta Maite Medinak sartutako golei esker. 

Sailkapenean Osasuna Futsal da lider (31 puntu), eta Xota zazpigarren da (15 puntu). Igandean Talleres Recarte Murchante izango du aurkari Xotak, 12:00etan, Murchanten.  

Bigarren maila
Emakumezkoen Bigarren Senior mailan, Eguberrietako geldialdiaren ondoren asteburuan ekingo zaio ligari. Hamabigarren jardunaldia egongo da jokoan eta Xota B taldeak San Miguel taldea izango du aurkari larunbatean, 18:00etan, Larragan.