Irurtzunek online txarteldegia mustu du

Guaixe 2022ko urt. 18a, 09:57
Irurtzungo kultur etxea. ARTXIBOA

Kultur arloan antolatutako ekimenetan eta ikuskizunetan sartzeko sarrerak edo gonbidapenak online hartzeko aukera zabaldu du udalak. 

Dagoeneko ordenagailutik edo telefono mugikorretik  Irurtzungo kultur etxean edo kultur zerbitzutik antolatzen diren ikuskizunen eta ekimenen sarrerark edozein tokitik sarrerak eta gonbidapenak lortzeko aukera dago Irurtzungo Udaleko webgunetik. Online bidezko txarteldegia ez ezik, orain arte bezala sarrerak eta gonbidapenak kultur etxean bertan erosteko aukera izanen dute ere. Sistema berriarekin edozein zalantza izatekotan, kultur etxeko telefonora deitzeko edo epostara mezua bidali.