Areto futbola

Xotak puntu bat ekarri zuen Murchantetik

Guaixe 2022ko urt. 19a, 10:30

Emakumezkoen Lehen Senior maila. Hamabosgarren jardunaldia: Talleres Recarte Murchante 3 – Xota 3

Emakumezkoen Lehen Senior mailan hamabosgarren jardunaldia jokatu zen eta Talleres Recarte Murchanteren kontra aritu zen Xota. Xotako neskek garaipena eskutan izan zuten, irurtzundarrak 1 eta 3 aurreratu baitziren Youssra Chafiak, Iranzu Zarranzek eta Hermosa Collek sartutako golei esker, baina azken txanpan oso ongi erantzun zuen Murchantek eta hiruna berdintzea lortu zuen. 

Osasuna Futsal da Lehen Senior mailako lider (34 puntu) eta Xota seigarren da (16 puntu). Asteburu honetan ez da jardunaldirik jokatuko, Txantreak eta Mutilberak Emakumezkoen Senior Mailako Kopako finala jokatuko dutelako. 

Emakumezkoen Bigarren Senior mailan Larragako San Miguel taldeari 1 eta 2 irabazi zion Xota B taldeak. Azkoien da lider (33 puntu) eta Xota B zortzigarren da, 6 punturekin.