'Luze edo motz' bakarrizketa saioa Irurtzunen

Guaixe 2022ko ots. 17a, 10:33

Mirari Martiarena eta Idoia Torregaria. LANKU

Idoia Torregaraik eta Mirari Martiarenak emakumezkoek jasaten dituzten egoerak umorearekin azaleratu dituzte. 

Luze edo motz Idoia Torregarairen eta Mirari Martiarenaren bigarren bakarrizketa saioa da. Hilerokoa, ginekologora bisita, emakumezkoen masturbazioa eta aberreko gaiei buruz hitz egiten dute, normalean tabuak diren, baina emakumezkoen egunerokotasunean ematen diren gaiak azaleratu dituzte umorearen bidez. Igandean, otsailaren 20an, 19:00etan, Irurtzungo kultur etxean izanen dira. Sarrerak 6 eurotan eros daitezke udalaren webgunean edo kultur etxean. 

 

BIhar, ostirala, bakarrizketaren inguruko erreportajea Guaixe astekarian.