Parte hartze aurrekontuak aurrez aurreko boto emateko azken aukerak

Guaixe 2022ko ots. 18a, 10:29

Aurrez aurre botoa emateko aukera egon zen herenegun ere. PARTE HARTZE AURREKONTUEN TALDEA

Gaur eta bihar izanen da botoa emateko aukera.

Udalaren 70.000 euro zertara bideratu erabakiko dute irurtzundarrek parte hartze aurrekontuen bidez. Lau proposamen egin ditu udalak eta haietako baten alde botoa eman dezakete 16 urtetik gorako irurtzundarrek. Igandean itxi zen Irurtzun aplikazioaren bidez izena emateko epea. Beste aukera botoa preparirurtzun@gmail.com e-posta helbidera bidaltzea da. Hala egiten dutenek izen-abizenak eta nortasun agiriaren zenbakia idatzi beharko dituzte. 

Azkenik, aurrez aurre botoa emateko aukera izanen da, beti ere, nortasun agiria erakutsita. Horretarako aukera izanen da gaur, 18:00etatik 20:00etara, osasun etxeko arkupeetan eta larunbatean, 11:00etatik 13:00etara, osasun etxeko arkupeetan.