Areto futbola

Osasuna Magna Xota, lanera

Guaixe 2022ko ots. 18a, 08:49

Carlos Vento, Manzanaresen kontrako azkeneko partidan sartutako gola ospatzen. XOTA

Taldeko bost kideren positiboen konfinamenduaren ondotik, larunbatean Manzanaresen kontra jokatuko du Imanol Arregiren taldeak

Taldean izandako bost positiboengatik azkeneko bi partidak atzeratu eta gero, bueltan da berriro Osasuna Magna Xota. Talde irurtzundarra zortzigarren da sailkapenean (19 puntu), 3 partida gutxiagorekin, eta larunbatean, 18:00etan, sailkapenean hamalaugarren den Manzanares izango du aurkari, Antonio Caba pabilioian (LaLigaSportsTV). Talde berdeak lehen itzulian lehen zortzi postuen artean sailkatu nahi du, Espainiako Kopa jokatu ahal izateko, eta jokoan dauden hiru puntuak ezinbestekoak dira. 

Horretaz gain, asteartean Xotak Santa Colomaren kontra jokatuko du Anaitasunan, ligako partidan. Hain zuzen ere Santa Colomaren kontra Errege Kopako kanporaketa jokatu beharra zuen Xotak herenegun, eta partida martxoaren 2ra atzeratu da.