Ama hizkuntzak eta elkartasuna kalean

Guaixe 2022ko ots. 22a, 09:14

Igande goizean Irurtzungo plazako estalopea ama hizkuntza ezberdinez eta hainbat jokoez beteta esnatu zen. Sakanako Mankomunitateko Anitzartean zerbitzuak, Irurtzungo eskualdeko zerbitzuak, Atakondoa eskolako guraso elkarteak eta Itxipuru taldeak antolatu zuten ekimena.